Página 38 - Gu

Versión de HTML Básico

38
HORRA MARI DOMINGI
Horra Mari Domingi
begira horri
gurekin nahi duela
Belena etorri.
Gurekin nahi baduzu
Belena etorri
atera beharko duzu
gona zahar hori.
Hatoz! Hatoz!
zure bila nenbilen ni.
Hatoz! Hatoz!
zure bila nenbilen ni.
Hatoz, goazen, adora dezagun
Belenen jaio den
haur eder hori
haur eder hori
Irrintzi eta poza
algara beti
hori behar diñagu
guk elkarrekin.
Pozez adora dezagun
Jesus haur hori
berak eman dezagun
gaur zorionik.
OLENTZERO
Olentzero joan zaigu
mendira lanera
intentzioarekin
ikatz egitera.
Aditu duenian
Jesus jaio dela
lasterka etorri da
berri ona ematera.
Horra! Horra!
Gure Olentzero!
Pipa hortzetan duela
eserita dago
kapoiak ere baditu
arraultzatxuakin
bihar meriendatzeko
botila ardoakin.
Inolaz ezin dugu
Olentzero ase
bakarrik jan dizkigu
hamar txerri gazte.
Saiheski ta solomo
makina bat este
Jesus jaio da eta
alaitu zaitezte.
Horra! Horra!...
CANTOS
DE
NAVIDAD